Arnegu akta

Arnegu akta (nederlanderaz: Acte van Afzwering) edo uzte dekretua (nederlanderaz: Plakkaat van Verlatinghe) Zazpi Herbehere Batuen Errepublika de factozko independentzia aldarrikapena izan zen, garai hartan Espainiar Herbehereen parte. Akta honetan Herbehereetako Estatu Orokorrak Filipe II.a Espainiakoa boteretik kanpo utzi zuen, Utrechteko Batasuna 1579an osatu eta gero. Hagan aldarrikatu zen 1581eko uztailaren 26an, Anberesen urte horretako uztailaren 22an Jan van Asseliers jurista ospetsuak idatzitako testua jarraiki[1].

Hernehereetako Estatu Orokorrak bere subirano zen Filipe II.ari berak egindako zina ez mantentzea eta bere menpe zituen herrien antzin eskubideak ez errespetatzea egotzi zizkion, Hernehereei zegozkion eskubide zein askatasunak bortxatuz Filipe IIak bere tronoa "utzi" zuela (verlaten) ondorioztatuz.[2] Dekretuak Utrecheko Batasuneko probintzietako magistratu guztiak Espainiako erregeari zin egindako leialtasunetik askatzen zituen. Kontratu sozial bat hautsi zuela argudiatuz, inoiz egindako errege baten lehen desjabetzea izan zen. Amoregaitz aritzeagatik Monarkia Hispanikoak bere lehen kolonia galdu zuen.[3]

Hasieran, Herbehereek Frantziako Frantzisko edo Ingalaterrako Elisabet bezalako errege edo erregin berri baten bila abiatu ziren. Hautagaien artean bat ere ez zen ardura hartzeko gai edo berau ez zuen hartu nahi izan. Aukera egokirik aurkitu ez zutelako 1588an Estatu Orokorrak errepublika aldarrikatzea erabaki zuen[4].

Dekretuak sarrera zehatz eta argi bat dauka, azalpen ideologiko sakon eta erregearen aurkako salaketa zerrenda banekin. Vindiciae contra tyrannos higanot tratatuan eta beste zenbait filosofia politiko testuetan oinarritu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena (1776) testu honetan oinarritua dagoela esan ohi da[5][6][7].

  1. 1901-1974., Monté ver Loren, Johan Philip de,. (2000). Hoofdlijnen uit de ontwikkeling der rechterlijke organisatie in de noordelijke Nederlanden tot de Bataafse omwenteling. (7e herz. dr.. argitaraldia) Kluwer ISBN 9789026827396..
  2. Geboortepapieren van Nederland : de Unie van Utrecht, de Apologie van Willem van Oranje en het Plakkaat van verlating in het hedendaags Nederlands. (Eerste druk. argitaraldia) Elsevier Boeken maart 2014 ISBN 9789035251465..
  3. (Katalanez) Viñuales, Antoni. «"Ni vull, ni puc"» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  4. 1945-, Mout, M. E. H. N. (Marianne Elisabeth Henriette Nicolette),. (2006). Plakkaat van verlatinge. Historische Uitgeverij ISBN 9065540938..
  5. Connecting cultures : the Netherlands in five centuries of transatlantic exchange. VU University Press 1994 ISBN 9789053833445..
  6. (Ingelesez) Was Declaration of Independence inspired by Dutch?. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  7. matthewtree.cat. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search